KOBID 19, konfinamendu garaia

Koronabirusak ezarritako alarma egoerak konfinamendua ekarri zuen martxoaren 16tik aurrera hainbat ikastetxetan, eta 18tik aurrera Euskadiko ikastetxe guztietan.

ELGERA aldizkariaren proiektua 2012. ikasturtean hasi zuen ibilbidea. PROIEKTU honen indarra ULIBARRI Programaren barruan, normalizazio lanetan ari diren Bilboko ikastetxeetako ikasle eta irakasleengan datza.

Hasierako asmoa, paperean argitaratzen den aldizkariarekin batera blog hau elikatzea ere bazen.

Bigarren hau, nahiko hanka motz geratu zaigu, baina orain bizi dugun egoera dela-eta, berpizteko une garrantzitsua izan daitekeela iruditzen zaigu.

Beraz, kontaiguzue nola konpontzen zareten etxean.

Sortzen dituzuen bideoak, kantak, balkoietako hitz jarioak…gurekin partekatu!!!